Debagoiena ere beherapenetan

Iure Eizagirre 2013ko uzt. 3a, 18:13

Uztaila oporren eta beherapenen hilabetea izaten da eta aurten ere hala izan da. Astelehena egokitu da uztailaren lehena eta aste hasieratik ohikoa baino jende gehiago dabil bailarako dendetan.

Eguraldia eta egoera ekonomikoa tarteko, udaberriak ez ditu salmenta ugari eragin. Ekonomia ez da gehiegi aldatu baina giroa hobetu den honetan, jendeak astelehenean hasitako beherapenak aprobetxatu nahi dituela ikusten da bailarako herrietako kaleetan. Dendariek ere lehen egunetik nabari dute aldea eta hala azaldu du Oñatiko Chic dendako Irma Juaristik: "Beherapenak oso ondo hasi dira, ikusten da jendea erosketak egiteko gogoz dagoela, animatuta, eta era berean denboraldia ez denez oso ondo joan, material asko eta interesgarria dago saltzeko".

Herritarren artean denetik topa daiteke, dagoeneko beherapenen zain zegoena aurretik aukeratutako zerbait erosteko, aprobetxatuz dendetatik buelta bat egingo duena eta erosteko aurreikuspenik gabe, gustuko zerbait topatuz gero, erosteko prest dagoena. Jarrerak jarrera, kontsumitzaieen elkarteen arabera, uztaileko beherapenetan 80 euro gastatuko ditu bataz beste EAEko biztanle bakoitzak.

Beherapenak uztailaren 1ean hasi baziren ere, aurreko urteetan gertatu moduan, zenbait dendatan lehenagotik zeuden deskontuak. Ondorioz, merkealdiak %10eko beherapenekin hasi beharrean %30ekoarekin hasi dituzte batzuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak