Saiakera egitera doaz

Goiatz Arana Begiristain 2013ko uzt. 3a, 16:07

Oinarrizko Kanpalekutik atera dira gaur, eguaztena, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, Paiju Peak mendia hegoaldeko aurpegitik eskalatzeko asmoz. Azken eguraldi iragarpena jasotzeaz bat idatzi du Vallejok, saiakera egitera doazela esanez.

Eguerdian dira ateratzekoak Juan Vallejo, Alberto Iñurrategi eta Mikel Zabalza, Paiju Peak hegoaldeko aurpegitik igotzeko intentzioarekin: 6.610 metroko mendi puska, 1.000 metrotik gorako harkaitzezko beso bertikala duena gailurrera bidean. Inoiz egin gabeko bidetik igo gura dute, gainera, tontorrera.

Basque Team-eko hirukotea 5.050 metroko mendi-lepora helduko da gaur, 12 egunez paretan eskegita beharko dituzten bizigaiak bizkar gainean dituztela. Gauak aurretik marraztu duten bidean aurkitzen diren elurtegietan emango dituzte, era horretan ur–horniketa bermatuz. Eskalatu beharreko ezproia etzana da lehen zatian baina gero erabat bertikala, eta lan astuna izango da material guztia metroz metro igotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak