Iaz baino % 5 diru gehiago batu du Ogasunak Errenta eta Ondare zergen bidez

Leire Kortabarria 2013ko uzt. 3a, 11:55

Errenta eta Ondare Zergen bidez, iaz baino % 5 gehiago batu du Gipuzkoako Foru Ogasunak, eta iaz baino % 9 aitorpen gehiago izan dira. Xabier Olano Foru Ogasuneko zuzendariak eman zituen datu horiek, eta pozik azaldu da Gipuzkoako Aldundiak egindako zerga erreformarekin.

"Batzuek zioten zergadunek ihes egingo zutela Gipuzkoatik. Datuek kontrakoa erakusten dute. Pozten gara gipuzkoarrek erakutsitako elkartasunaz", Xabier Olano Ogasuneko zuzendariaren arabera. Prentsaurreko baten, 2012ko Errenta eta Ondare kanpainaren balorazio positiboa azaldu zuen.

Ogasunari PFEZ kanpainaren bidez dirua ordaintzea tokatu zitzaien zergadun gehienek astelehenean izango zuten diru-kargua. Kanpaina bukatu ondoren egiten da hori.

PFEZean egindako aldaketa fiskalen ondorioz, saldoa aurreko urtean baino 23.344.090 euro hobea izan da Ogasunarentzat. Ondare Zergan, bestalde, 38.660.420 euro bildu ditu Ogasunak (2011ko kanpainan, 37.000.000); guztira, aurrekoan baino 25 milioi euro gehiago.

Yolanda Dominguez Zuzeneko Zergen Kudeaketako zerbitzuburuak eman zituen 2012ko Errenta eta Ondare kanpainaren emaitzak. Datuek erakusten dute aurten 327.967.391 euro itzuli dizkiela Ogasunak zergadunei (2011ko kanpainan, 345.000.000).

% 3 errenta aitorpen gutxiago

PFEZaren kanpainan % 3 aitorpen gutxiago egin badira ere (380.699 kanpaina honetan eta 394.000 aurrekoan), 296.296ri dirua itzuli zaie (aurrekoan 312.219ri) eta 84.403ri Ogasunari ordaintzea egokitu zaie (aurrekoan, 82.024ri).
Etxeetara bidalitako autolikidazio proposamenen onartze maila inoiz baino handiagoa izan da (204.457 kanpaina honetan eta 201.000 aurrekoan), eta %90,1ek onartu dute Ogasunaren proposamena. Aitorpen mekanizatuek %12 egin dute behera.

Ondare zergaren bidez, 1,6 milioi gehiago

Ondare zergaren kanpainan, aldiz, aurrekoan baino aitorpen gehiago izan dira: aurreko kanpainan 6.053 zergadunek egin zuten Ondare Zergaren aitorpena eta oraingoan 6.603k (%9ko igoera). Bilketak ere gora egin du: 2011ko kanpainan 37 milioi bildu ziren eta 2012koan 38.660.420 (%5eko igoera). Batez beste, Ondare Zerga egin duen zergapeko bakoitzak 5.855 euro ordaindu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak