Gaur, astelehena, jarriko dira martxan garraio zerbitzu berriak

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko uzt. 1a, 13:01

Garraio publikoa hobetzeko helburuarekin zazpi zerbitzu berri abiatuko ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horietako bi Debagoienari dagozkio: Oñati-San Prudentzio autobus zerbitzua da, bata; Elgetako taxibusa, bestea.

Lehenengoari dagokionez, zerbitzu berria da, Oñatiko bizilagunek hiriburuekin lotzeko aukera izan dezaten. Oñatitik San Prudentziora ordu erdiro autobusak aterako dira, goizeko 06:05ean hasi eta gaueko 22:05era bitartean. San Prudentziotik 06:20tan lehenengoa, 22:20ean azkena.

San Prudentzion ibilbide luzeko zerbitzuekin konbinatzen da, batez ere, Gasteizkoarekin (5 minutuko transbordoa), Donostiakoarekin (15minutuko transbordoa)  eta Loiukoarekin (5 minutuko transbordoa). Bilbokoaren kasuan, egungo Oñatikoez gain, goizeko lehenengoarekin eta eguerdikoarekin ere San Prudentzion 5 minutuko itxaronaldiarekin egin liteke autobus aldaketa.

Beste konbinazio aukera batzuk ere badaude, eskualdeko beste herrietara joateko aukerak ugaritu egiten direlako: Eskoriatza, Arrasate. Aretxabaleta eta Bergara.

Elgeta Bergararekin lotzeko, taxibusa

Eskaintza berria da hori ere. Bost zerbitzu egingo ditu Elgeta eta Bergara lotzeko. Horietatik hiru finkoak eta bi eskaripekoak izango dira, astegunetan. Asteburutan hiru zerbitzu izango dira, eta hirurak eskaripekoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak