Bezperak abesten eman diete hasiera San Pedroko ospakizunei

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko ekainaren 29a

Gaur, ekainak 29 da, San Pedro eguna, data handia Bergarako San Pedro parrokiarentzat, zaindariaren eguna izateaz gain, parrokia eraberritua inaguruatuko dutelako. Atzo hasi zituzten ospakizunak, berperak abesten.

20:00etan hasi ziren atzo, San Pedro eta San Paulo egunari dagozkion bezperak abesten. Trinidadeko komentuko mojek abestu zituzten salmoak eta eliztar dezentek jarraitu zituzten errezoak. Ordu eta erdi inguru iraun zuten bezperek eta bien bitartean, Aritzeta abesbatzak emanaldia egin zuten parrokiaren kanpoko aldean, Ariznoa plazan.

San Pedro kaleko dendari eta tabernariek antolatutako emanaldia izan zen hori, euren hare ondartxoa jarri nahi izan dute-eta, San Pedro parrokiako inauguraziorako.

Euskal kantagintzako doinu ezagunak abestu zituzten Aritzetako kideek eta baita Habanera ezagunak ere.

Inaugurazio meza gaur eguerdian

Parrokiaren inaugurazio meza nagusia gaur izango da, 11:30ean, eta Donostiako Bikario Nagusia, Juan Kruz Mendizabalek esango du meza, herriko abadeekin batera. Aipatzekoa da, bestalde, herrian sortu berri den koro parrokialak abestuko duela mezan.

Arrtsaldean, berriz, 19:00etan, Mozarten Requiem-a abestuko dute Oñatiko Abesbatzak eta Bergarako Orfeoiak espresuki obra honetarako sortutako Oñatiko Ganbara Orkestrarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak