Larrinagaren kasua azkena izan dadin

Leire Kortabarria 2013ko eka. 28a, 13:03

Denon gogoan dago oraindik Joseba Larrinaga txirrindulari aretxabaletarraren heriotza, auto batek harrapatuta bizikletan zihoala. Ibilgailu motordunak eta bizikletak oraindik izaten dira istripuetako zoritxarreko protagonistak. Bide publikoak erabiltzen dituzten guztiokin pentsatuta, telebistako iragarkia grabatu du Goienak, eta dagoeneko Goiena telebistan ematen ari dira. Errespeta dezagun, errespeta gaitzazu da mezu nagusia.

Debagoieneko zale asko 

Minutu eta erdi inguruko iragarkiko protagonista Larrinagaren lagun eta bizikletazale Alfredo Meabe da. Bere gogoeta konpartitzen du ikusleekin, zergatik irteten den bizikletan ibiltzera eta ekintza horrek zer ematen dion kontatzen du; gero, bizi dituzten arriskuak ikusten ditugu: abiada handiegian doazen autoak edo bestelako errespetu faltak, txirrindulariek ere non hobetu badaukatela aipatu barik utzi gabe: hau da, erabiltzaile guztiok elkarrekiko errespetuan hobetu behar dutela.

Iragarki bukaeran, txirrindulari talde handi batekin bat egiten du Meabek; hain zuzen ere, Larrinagari omenaldi ekitaldirako batu ziren zaleak.

Ekainaren 13an grabatua

Eguzkia egin zuen lehenengo eguna aprobetxatu zuen Goienak, eta, hala, ekainaren 13an grabatu zituzten kanpoko irudiak, Aretxabaleta eta Arrasate arteko errepidean eta Aramaion. Erabili zuten kameretako bat GoPro delakoa izan zen, esku batekin eroan eta erabil daitekeen oso kamera arina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak