Domekan amaitzen da Udaero programan izena emateko epea

Mirian Biteri 2013ko ekainaren 27a

Gazteei zuzendutako Udaero programan izena eman daiteke domekara arte, Aretxabaleta eta Eskoriatzako Udal Gazteria Zerbitzuan edo gaztelekuan.

Uztailaren 4tik 23ra bitartean egingo diren ekintza bakoitzak prezio zehatza du: Paintball egiteko Debara egingo duten irteerak eta Zarautzeko surf ikastaroak 15 euro balio dute; Atxorrotz eta Uxar inguruan izango den lau eguneko mendi irteerak, 12 euro; eta Usakora bizikletan joateak eta azken jaiak, ostera, bi euro.

Dirua Udaero programaren harira egindako izen-emate orriarekin batera eroan beharko da lehen aipatutako tokietara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak