Danobatgroup, Errusiako nazioarteko azokan euskal enpresa bakarra

Leire Kortabarria 2013ko eka. 25a, 13:15

Gaur hasi eta egubakoitzera arte, Moskun izango da Danobatgroup, Tube 2013 azokan. Bertan, OCTGrako (petrolio-industriarako hodi bereziak) bere soluzio eta teknologiak aurkeztuko ditu.

Nazioarteko Tube Russia azokan 300 enpresa baino gehiago izango dira. Danobatgroup da Hego Euskal Herriko enpresa bakarra. Espainiatik bakarra izango da bertan. Erakustaile gehienak Errusiakoak, Alemaniakoak eta Txinakoak dira. Italiako eta AEBetako asko ere izango dira.

Danobatek giltza eskura soluzioak eskaintzen ditu Api, Gost eta Premium hariztaketetarako, teknologia aurreratua hodien hariztaketarako, kuplak mekanizatzeko lerro osoak eta Api, Gost eta Premium kuplak mekanizatzeko giltza eskura soluzioak.

Danobatgroup-en esanetan, Tube Errusia Errusiako erakustazoka nagusia da ikusgai jartzeko hodiak mekanizatzeko makinak, hodiak eta osagaiak, lehengaiak, erabilitako makinaria, prozesuko teknologietarako erremintak eta auxiliarrak, neurketa eta kontrolerako teknologiak, mekanizazio probak eta honekin lotura duten bestelako jarduerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak