Lan-hitzarmenen gaineko jardunaldia egingo du Adegik bihar

Leire Kortabarria 2013ko ekainaren 24a

Uztailaren 7an kadukatuko dute oraindik berritu barik dauden Gipuzkoako lan-hitzarmenak. Horren gaineko jardunaldia antolatu du Adegik biharko, martitzena, Donostian, eta Gipuzkoako enpresetako 300 ordezkarik hartuko dute parte.

¿Cómo te afectan los cambios en los convenios colectivos a partir del 7 de julio? izenburua duen jardunaldia egingo dute. Hizlarien artean izango da Lan-Zuzenbide katedradun eta Garrigueseko Lan Saileko buru Federico Duran. Beste hizlariak hauek izango dira: Adegiko presidentea, Pello Gibelalde, eta erakunde bereko idazkari orokorra, Jose Miguel Aierza.

Hitzaldiak Kursaal-eko kubo txikian izango dira, 09:00etatik 11:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak