Metalgintzako langileek mobilizazio eguna izan dute

Ane Miren Etxeberria 2013ko eka. 21a, 17:51

Astean zehar hainbat mobilzaziotan parte hartzeko deia izan dute Metalgintzako langileek eta gaurkoa aste honetako azkena izan da. ELAk Tolosan egin du manifestazioa eta LAB, UGT eta CCOO sidikatuek bat eginda Donostian.

ELAk balorazio positiboa egin du astebeteko mobilizazio eta greba honen inguruan. Euren helburua enpresa hitzarmenak sinatzea izan da, eta gaur bertan adibidez, Bergarako enpresa batean hitzarmena sinatzea lortu dute soldata igoerarekin eta baldintza guztiekin, beraz pozik azaldu da Patxi Zubizarreta Metaleko arduraduna. Honek esan duenez, "argi dago 5 egunetako greba deialdia eginda erabateko lanuztea ematea oso zaila dela, hortaz, pozik gaude langileek eman duten erantzunarekin". ELAk Tolosan egin du aste honetako azken manifestazioa, "gure errealitatearekin bat datorren manifestazioa izan da" esan du ELAko Metaleko arduradunak. Hala ere, borrokan jarraituko dutela adierazi dute.

LAB sindikatua ere oso pozik azaldu da aste honetako lanuzte eta mobilizazioei dagokionez, hala sindikatu abertzaleak, langileak zoriondu egin ditu "aste honetan zuen enpresak gelditu dituzuelako eta kalera atera zaretelako". LABen hitzetan "gure eremuan lortutako hitzarmenek, lan-baldintza eta bizi-kalitate hobeagoa edukitzeko aukera eman digute eta, patronalek mehatxuka ibili arren eta lan erreformak eskaini dizkion aukerei atxiki arren, hauek defendatzen jarraituko ditugu". Sindikatuak gaineratu du orain eta gero, "uztailaren 7tik aurrera ere" hitzarmenak defendatzen jarraituko dutela.

Adegik bere aldetik aipatu du metalgintzak eginiko grebetan porrota izan dela nagusi, haren hitzetan, "erantzuna oso txikia izan da, astelehenean %20, asteartean %4, asteazkenean %15, ostegunean %1 eta gaur langileen %18ak egin du greba". Porrot honekin "argi geratzen da langileen gehiengoak bizkarra eman diola sindikatuen estrategiari" adierazi du Adegik prentsa ohar bidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak