Datorren uztailaren batean behartuta jarriko du indarrean Eusko Jaurlaritzak sendagaien berrordainketa

Guren Zumalde 2013ko eka. 21a, 16:30

Iaztik Nafarroan egiten duten eran, hemendik aurrera botiken berrordainketa-sistema zabaldu egingo da Gipuzkoa, Araba eta Bizkaira. Ondorioz, uztailaren batetik aurrera debagoiendar askok sendagaiengatik gehiago ordaindu beharko du.

Eusko Jaurlaritza sistema ezartzearen aurka azaldu zen iaz. Orain, baina, Auzitegi Konstituzionalak behartu egin du sistema jartzera.

Beraz, uztailaren 1etik aurrera botikan gehiago ordaindu beharko da. Langileek, orain arte, sendagaien prezioaren %40 jartzen zuten. Hemendik aurrera, urtean 18 000 eurotik gora irabazten dutenek %50 ordainduko dute eta 100 000tik gorako errenta dutenek prezioaren %60.

Pentsiodunek orain arte ez dute botikarik ordaindu. Hemendik aurrera, hala egin beharko dute: sendagaien salneurriaren %10, hain zuzen. Hileko gastu-muga bat edukiko dute pentsiodun guztiek. 18 000 euro baino gutxiago jasotzen dutenek hilean gehienez 8,14 euro. Hortik gora jasotzen dutenek 18,32 euro.

Dena den, salbuespenak badaude. Kotizaziorik gabeko pentsiodunek, gizarteratze-errentak jasotzen dituztenek eta laguntzarik gabeko lagabeek ez dituzte botikak berriz ordaindu beharko. Hasieran Gasteizko gobernuak sistema hau jartzekotan konpentsazio-neurriak agindu bazituen ere, ez da horrelakorik egongo azkenean. Dena den, hango iturriek esan dute bildutako dirua osasun-sistema indartzeko erabiliko dela.

Uztailaren batetik aurrera, beraz, botiketan funtzionatzeko modua aldatu egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak