Eskuartean elkarteak azoka egingo du bihar

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko eka. 21a, 14:21

Debagoieneko artisauak batzen dituen Eskuartean elkarteko kideek, Udalaren laguntzarekin, eskulangileen topagune bilakatuko dute bihar, zapatua, Serber Altube plaza. 11:00etatik 14:30era egingo duten azokan, artisau lanak erakutsi eta saltzeaz gainera, sormena lantzeko tailerrak ere egingo dituzte. Horrez gainera, besteak beste, henna erabilita, margotzeko bi postu ere jarriko dituzte.

Ibarreko artisauez gainera, Hondarrabiako sortzaileak ere gonbidatu dituzte. Elkarteko kideen zortzi postuetan, larruarekin, makramearekin, zilarrarekin eta oihalarekin eskuz egindako bitxiak eta osagarriak batuko dituzte.

Haurrentzako tailerrak ere bai

Sormenerako duten gaitasuna frogatzeko Zu zeu artista izeneko tailerretan eskumuturrekoak eta koilareak egiten erakutsiko diete haurrei. 5 eta 8 urtekoek, oihalak erabilita egingo dituzte; eta 9 urtetik gorakoek, berriz, makilatxoak erabilita. Tailerrak, 12:00etatik 13:30era izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak