Zuhaitz bat errepidera erori da Elorregitik Arrasatera bidean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko eka. 21a, 11:18

(09:15) Erretiratu dute zuhaitza. Errepidea erabat garbi dago, bi noranzkotan.

(09:05) Arrasatetik Elorregira bidean, Ekilorerainoko auto ilarak daude; Oñatitik, Elorregira bidean, apenas; Bergara eta Elorregi artean, batere ez.

08:30 inguruan izan da: zuhaitz handi bat GI-627 errepidera erori da eta bide bat oztopatzen du, Arrasaterako noranzkoan, Elorregiko biribilgunetik metro gutxi batzuetara. Ertzainak txandaka ari dira ibilgailuei paso ematen, baina auto ilara batzuk sortzen ari dira. Ertzaintzatik pasa dute abisua Obra Publikoetara, zuhaitza erretiratu eta errepidea garbitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak