Txernobil elkartetik, hilabete hauek hemen ematearen garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Marian Izagirrek, elkarteko presidenteak esan duen bezala: "ez dute gaixotasun garaturik, baina erradiazioaren ondorioz, oso osasun ahula dute, baztertze-eremutik gertu bizi direlako. Hobekuntza agerikoa da lehenengo astetatik, eta gero, hobeto egiten diote aurre Ukrainiako neguari".
Aurten 53 haur lehenengo aldiz etorriko dira eta familiek egiten duten esfortzua eskertu dute elkartetik, haurrentzako oso lagungarria delako. Hala ere, familientzat batzuetan gogorra izaten dela esan du Izagirrek, haurrak kultura ezberdin batetik datozelako. Kasu horretan, Txernobil elkartekoek, laguntzaileak dituzte harrera familien galdera eta kezkak argitzeko.
Ekaina eta Abuztua bitartean hainbat ekintza antolatu dituzte elkartekoek haur eta familiek uda ahaztezina pasatu dezaten. Besteak beste: Donosti Cup futbol txapelketan parte hartuko dute, Cabarceno parkera joango dira edo birziklapen tailerrak egingo dituzte.