Mondragon, Lanki eta Garabide ezagutu ditu Boliviako enbaxadoreak

Leire Kortabarria 2013ko ekainaren 18a

Mondragon Korporazioa bisitatu du gaur Boliviako enbaxadoreak, Mari Carmen Almendrasek; Lanki eta Garabide ere bisitatzekoa zen. Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitanorekin ere batzartu da enbaxadorea.

Gipuzkoaren eta Boliviaren arteko harremanak sakontzeko asmoz bildu dira gaur goizean Martin Garitano eta Mari Carmen Almendras Foru Jauregian. Gipuzkoako Bazkundeko presidente Pello Esnaolarekin ere batzartu dira biak. Segidan, Mondragon Korporazioa, Lanki, Garabide, Ampo eta beste zenbait enpresa eta erakunde bisitatu ditu Boliviako delegazioak.

Enbaxadoreak Gipuzkoa eta Boliviaren arteko harremanak osasuntsuak direla esan du eta iragarri du Boliviako enpresarien ordezkaritza zabalak laster bisitatuko duela lurraldea.

Arratsaldeko 18:00etan Vicenta Juaristiri Azkoitian egingo zion ekitaldian izango dira Boliviako ordezkariak, Martin Garitanok lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak