Zapaturako, San Juan jaien aurretik izerdi apur bat egiteko asmoz Besaidetik mendi bizikleta irteera antolatu dute, Araotzeko ur kanaletatik zehar. Ibilbidea hau izango da: Arrasate-Usako-Araotz-Mikeletetxe-Ugastegi-Urkulu-Bedoña-Arrasate.
Zeharkaldiak 45 kilometroko luzera du, eta 1000metroko desnibel positiboa. Teknikoki ez da zaila, baina ubideak estuak dira eta mendiko bizikletan bidetxurretatik ibiltzera ohituta egotea komeni da.
Irteera 9.00etan izango da, Garibaiko autobus geltokian. Jatekoa norberaren kontura izango da.