Ehunka neska-mutil Haur Dantzarien Egunean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 16a, 14:14

Eguzkipean elkartu dira Euskal Herriko 400 neska-mutil inguru Arrasaten Haur Dantzarien Egunaren aitzakitan. Lore Gazteak eta Arrostaitz dantza taldeen eskutik beste urte batez herrian euskal dantzak dira protagonista.

Euskal dantzak protagonista izango dira egun osoan zehar Arrasaten. Gune ezberdinetan banatuta erakustaldia eskaini dute Euskal Herriko txoko ezberdinetatik bertaratutako dantza taldeek. Hala, Zaldibarrera, Laubidera, Seberora, Arbolapetara zein Herriko Plazara gerturatu direnek gaztetxoen saioak ikusteko aukera eduki dute.

Goizeko lan txukunaren ostean bazkaltzeko atsedena egin dute eta indarberriturik agertu dira jendaurrera dantzari gazteak eta Herriko Plazan erakustaldi polita eskaini dute guztiek batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak