"Urtetako lanaren emaitza jaso dugu"

Xabier Urtzelai 2013ko eka. 15a, 15:47

ICANN erakundeak Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu du, urtebete oso bat ebaluazio fasean eman ondoren. Hala, PuntuEus Fundazioko ordezkariek prentsaurrekoa egin dute goizean, eta adierazi dute urtetan egindako lanaren emaitza jaso dutela.

"Ibilbidea luzea izan da, proiektua jaio zenetik sei urte pasa baitira jada, eta lau urte proiektua aurkeztu genuenetik. Euskaltzaindiako egoitzan, hemen bertan egin genuen aurkezpen hartan, erronka bati heldu geniola adierazi genuen: euskara eta euskal kultura Interneten ikusgarri bilakatu nahi genituela; euskararen eta euskal kulturaren Interneteko presentziari, izanari, izena jarri nahi geniola", adierazi dute prentsaurrekoan.

Hurrengo urratsak

Hurrengo hilabeteetan PuntuEus Fundazioak ICANNekin kontratua sinatuko du, PuntuEus Fundazioari .eus domeinuaren administrazioa, kontrola eta kudeaketa delegatuko zaizkio. Eta ondoren, ICANNekin proba teknikoak egingo dituzte, .eus martxan jarri daitekeela ziurtatzeko. Azkenik, .eus domeinuaren bigarren inflexio puntua etorriko da, non webguneak .eus domeinuarekin erregistratu ahal izango diren. Hori 2014ko apirila inguruan gertatuko da eta bitartean, PuntuEus Fundazioak egutegi, urrats eta aukera guztien berri emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak