Futbolean ere euskaraz egin daitekeela erakutsiz

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 15a, 14:53

Kirola Euskaraz programaren baitan 300 neska-mutilek Mojategi hartu dute gaur goizean. Arrasate, Aretxabaleta, Oñati eta Bergarako gaztetxoek eguraldia lagun izan dute futbol partiduak jokatu eta lagun berriak egiteko. Gainera, opariak ere egon dira, Realeko baloiak eta uztaileko Mondra-Reala partidurako sarrerak zozkatu baitituzte.

Gaur izan da Kirola Euskaraz programaren ikasturteko azken saioa; aurrenekoa Bergaran egin zuten 2012ko azaroan eta abenduan Aretxabaletan.

Mojategi elkargune izan da ibarreko 300 neska-mutilentzat eta futbolaren bidez goiz pasa ederra egin dute. Partidu motzak jokatu dituzte 2002, 2003 eta 2004an jaiotako gaztetxoek; hauek Arrasate, Aretxabaleta, Oñati eta Bergaratik bertaratu dira.

11:00etan etenaldia egin dute eta Inazio Azkarragaurizar alkateak zein Igor Arenaza ekimenaren sustatzaileak hartu dute hitza. Euskara eta kirola uztartzearen garrantzia azpimarratu dute biek eta ondoren, zozketa egin dute gaur Mojategin aritu diren guztien artean. Hala, adin bakoitzeko lau sari egon dira, 12 guztira, eta horiek guztiek uztailaren 5ean Mondra-Reala ikusteko bina sarrera eskuratu dituzte, eta hiruk gainera, Realaren baloia eraman dute etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak