Bailara osoko egoitzetako langileek sinatu dituzte lan-akordioak

Leire Kortabarria 2013ko eka. 14a, 12:56

Nagusien egoitzetako eta egunetako zentroetako langileek euren eskaerak lortu dituzte Debagoienean, eta, oro har, Deba ibar osoan, izan ere, Mutrikun eta Elgoibarren izan ezik, beste herri guztietako egoitzetan sinatu dituzte aurre-akordioak, Foru Aldundiak egiten zituen proposamenak onartzen.

Gipuzkoan 118 egoitza eta eguneko zentro daude, eta horietako 71tan dagoeneko utzi dute greba mugagabea. 52 kasutan, Aldundiak proposatutako aurre-akordioa sinatu dute, eta tartean daude Debagoieneko zerbitzuak: Eskoriatzako egoitza izan zen Gipuzkoan aurre-akordioa sinatu zuen lehena, eta ondoren etorri ziren Arrasate, Oñati, Bergara eta Aretxabaletako egoitzak; Debabarrenean, Soraluzekoa eta Eibarkoa; eta eguneko zentroak ere bai.

ELAko Begoña Gainza ordezkariak dioenez, eskualdean egoera guztiz konpontzeko bidean daude: ELAk uste du Elgoibarren ere aurre-akordio berbera sinatuko dutela laster. Mutrikuko egoitzako langileak bakarrik geratuko dira.

Gipuzkoako 12 zentrotako langileek greba mugagabean jarraitzen dute egoitza kudeatzen duten enpresen eta erakundeen kontra, euren lan- eta soldata-baldintzak direla-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak