Aurtengo 3x3 Saskibaloi Txapelketa aurkeztuta

Ane Miren Etxeberria 2013ko eka. 13a, 15:01

3x3 Saskibaloi Txapelketaren seigarren edizioa aurkeztu dute jada, Bergarako Kirol Elkarteko kideek. Urtero legez, San Martin plaza saskibaloi partiduz eta zaleez beteko da. Zita datorren asteburuan da, ekainak 22 eta 23, baina eguaztenetik izango da saskibaloiarekin erlazionatutako hainbat ekintzetaz disfrutatzeko aukera. Txapelketan parte hartzeko izen emateko epea datorren eguaztenean amaituko da.

Marian Mellado, Lino Alberdi eta Rafa Etxaniz izan ziren aurtengo hiruna saskibaloi txapelketaren nondik norakoak aurkezten. Iaz bezala, 6000 euroko aurrekontuarekin hainbat ekintza antolatu dituzte saskibaloiaren zaleek kirol honetaz disfruta dezaten.

Urtetik urtera ezagunagoa da Bergarako Hirunako saskibaloi txapelketa. Antolaketa onarengatik, banatzen dituen sariengatik eta sortzen den giroarengatik. Txapelketa bi egunetan jokatuko da, zapatuan, ekainak 22 eta domekan hilak 23 San Martin plazan eta adin guztietako zaleek parte har dezakete. Gutxienez 3 eta gehienez 4 pertsonez osatutako taldeak izan behar dira eta bost mailatan banatuko dira partiduak: haur, benjamin, kimu, junior eta senior mailatan. Beste urte batzuetan neskaz osatutako talde gutxi batzuk hartu zuten parte, baina aurtengoan, kopuru polita izango dela aurreratu zuen Marian Mellado lehendakariak.

Partiduak zapatu eta domekan, goiz eta arratsalde

Partiduak zapatuan, goizeko 10:00tan hasiko dira eta 14:00ak arte gazteenek jokatuko dute. Arratsaldean aldiz, 16:00tatik aurrera junior, senior eta eliteko seniorrak lehiatuko dira. Domekan aldiz, goizeko 10:00tan hasita benjamin eta kimu mailakoak arituko dira plazan jarriko dituzten 6 saskibaloi kantxetan banatuta.

Baina partiduetaz gain, hitzaldia eta pelikula bat eskainiko dute antolatzaileek. Eguaztenean 19:00tatik aurrera eta Migel Altunan Ruben Sanchez, Asier de la Iglesia, Iñaki Iriarte eta Divid Gil herritarrekin solasaldian arituko dira. Egunean aldiz, filma bat izango da ikusgai Zabalotegin 19:00tatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak