Dagoeneko martxan daude San Lorentzo eta Errekalde arteko tuneleko eta pasabideko argiak

Txomin Madina Milikua 2013ko eka. 12a, 18:55

Astelehenean piztu zituzten lehen aldiz San Lorentzo eta Errekalde auzoen arteko tunela eta pasabidean jarri dituzten luminaria berriak. Tunel barruan hamalau argi puntu daude orain eta estali gabe dagoen pasabidean LED teknologiako hamabost puntu jarri dira. Dena dela, piztu aurretik ere argiok jasan dituzte lehen erasoak:  Corpus jaien asteburuan  argiak babesten dituzten burdinak indarrez kentzen saiatu ziren. Dagoeneko konponduta eta sendotuta daude burdinok.

Egoera honetan geratu ziren argiak babesten dituzten burdinak kentzen saiatu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak