Helburu garrantzitsuenak hauek dira: esperientziak eta ezagutzak konpartitzea, balioa eta lehiakortasuna sortzen duten soluzioak ekartzea enpresei eta erakundeen eta bestelako eragileen erronkak dinamizatzea.
Bi bazkundeek gestio-esperientziak konpartituko dituzte, eta batera ekitera konprometitu dira. Euroeskualde ekintza bat martxan jarriko dute biek, Akitaniako komertzio arduradunekin eta EAEkoekin batera.
Gainera, lanean praktika onak egiteko eta bien arteko proiektu publiko eta pribatuak bultzatzeko batera lan egingo dute bi bazkundeek. Bereziki jardungo dute internazionalizazioan eta formazioan.
Besteak beste, enpresei eskaintzen dizkieten aukerak hobetu, promozio ekintzak batera egin, dokumentuak tramitatzeko aplikatiboak konpartitu eta irakasleak aprobetxatu gura dituzte Gipuzkoako eta Nafarroako bazkundeek.