Osteoporosiaren VIII. Ikastaroak azken aurrerakuntzak eta ikerkuntzak aztertuko ditu

Ruben Cuesta 2013ko eka. 10a, 18:08

Debagoieneko ESIk antolatzen duen ikastaroa ostegunean -ekainak 13- egingo da, Aretxabaletako Otalora jauregian. Bertan hainbat ospitaleko adituek euren ponentziak aurkeztuko dituzte. Epidemia isila deitzen diotenari eragina du Estatuko 2,5 milioi emakumerengan, eta gizonengan txikiagoa da. Ikastaroa 9etan hasiko da ongietorri eta aurkezpenarekin.

Debagoieneko ESIko, Santiago de Compostelako Unibertsitate Ospitale Kliniko, Bartzelonako Hospital del Mar, Madrilgo Infanta Leonor Ospitale, Santandergo Marqués de Valdecilla Ospitale eta Gurutzeta eta Basurtu ospitaleetako adituek euren ponentziak aurkeztuko dituzte.

Antolakuntzari dagokionez, Iñigo Etxebarria, Traumatologia eta Ortopedia Kirurgiaren Zerbitzuko arduradunak koordinatu du aurten ere ikastaroa. 

Adituak eta gaiak

José Luis Neyro Doktoreak (Gurutzetako Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzua) gogoratuko du osteoporosia gaixotasun kronikoa dela eta osasun publikoko arazo bat bezala hartu behar dela, bai osasunean duen eraginagatik eta baita sortzen dituen gastuengatik. Elikadura ere izango du berbagai.

ESIko pediatra den Daniel Jiménezek haurrek eta nerabeek hezur-masa egokia izan dezaten estrategiak azalduko ditu eta Ricardo Larrainzar Doktoreak (Infanta Leonor Ospitaleko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologikoko Zerbitzua) fase aurreratuetan hain beharrezkoa izaten den ortogeriatriaren azken aurrerakuntzak aurkeztuko ditu.

José Ramón Caeiro Doktoreak (Santiago de Compostelako Unibertsitate Ospitale Klinikoko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologikoko Zerbitzua) epe luzera osteoporosiaren botikek duten segurtasunari buruz mintzatuko da. Eta Lehen Mailako Arretak osteoporosia tratatzeko eskaintzen dituen aukerak Basurto Ospitaleko Iñaki Torrek jarriko ditu mahai gainean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak