Aitorpen bateratua kentzea aztertuko du Aldundiak

Leire Kortabarria 2013ko eka. 10a, 17:45

Aitorpen bateratuak kentzeko aukera aztertzen dabil Foru Aldundia. Bere iritziz, "indarrean dagoen planteamenduak emakumeak lan merkatura sartzea oztopa dezake, eta ohituraz emakumeen gain geratzen diren etxeko lanen eta zaintzaren paperak indartzen ditu".

Horrexegatik hain zuzen, bai mugimendu feministak, bai pobreziaren aurka diharduten taldeek baterako aitorpenei kritika egin diete.

Ez hori bakarrik; familiari dagozkion kenkari guztiak berriz aztertu nahi ditu Aldundiak, sexu-berdintasuna bultzatzeko.

Gizonen eta emakumeen artean desberdintasun nabarmenak antzeman ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2011ko PFEZaren aitortzaileen sexuan oinarritutako azterketan. Aitorpen bateratua egiten duten andrazkoen eta gizonezkoen arteko aldea zertxobait murriztu bada ere, oraindik %40 ingurukoa izaten jarraitzen du, kasu honetan 10.589 eurokoa.

"Oso sakon aztertu behar da"

Baterako aitorpena ezabatzeko hausnarketak "azterketa sakona" eskatzen du. Itziar Miner Zerga eta Finantza Politikako zuzendariaren esanetan, baterako aitorpena ezabatzea ez litzateke kenkari bat kentzera mugatuko, familiaren kenkari guztiak berraztertu behar bailirateke. Beraz, "oso sakon aztertu beharko litzateke, beste gai batzuekin erlazionatuta". Horrez gain, gastuaren aldetik "korresponsabilititea bultzatzen duten laguntzak" kontuan hartuta egin behar da gogoeta.

"Honek guztiak eraman gaitu Politika Sozialeko departamentuarekin batera, familiaren zergapetzearekin lotutako azterketa sakon bat abiatzera: tributazio bateratua, seme alabentzako kenkariak eta abar aztertuko dituena", esan du Itziar Minerrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak