Emakumeen Bira eta Udanako igoera gaur 22:00etan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko eka. 10a, 17:03

Aretxabaleta izan da aurtengo Emakumeen Birako txapela jantzi duen Emma Johanssonen abiapuntua; bertan hasi eta bukatu zen egubakoitzeko etapa, eta helmugara heltzen azkarrena izan zen Johansson, Elisa Longo-Borghinirekin batera. Tximista, trumoia eta euria izan ziren nagusi, baina jendetza batu zen helmugan ez ezik lasterketa igaro zen puntu ezberdinetan ere. Eta baldintza horietan jokatu zen zapatuan Udanako VIII. auto igoera ere, baina albiste onak izan ziren parte-hartzaile debagoiendarrei dagokienean: David Ardions oñatiarrarena onena; turismoetan garaile izan zen. Proba biak luze eta zabal jorratuko dituzte 'Harmailatik' saioan gaur, 22:00etan hasita.

Asteburuko kirol kronikak:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak