Guraso, ikasle eta irakasleek, elkarrekin, ikasturteari agur esan diote asteburuan

Jon Berezibar 2013ko eka. 10a, 13:23

Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako herri eskolek opor aurreko jaiak egin dituzte asteburuan. Gurasoen parte-hartze berezia izan dute, gainera, antolaketan zein ospakizunean.

Etxeko txikienak behintzat zorioneko izan daitezke, ikasturtearen amaiera gertu-gertu daukate-eta. Azken ikastorduekin batera kurtso amaierako jaien txanda ere iritsi da eta asteburuan Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako herri eskolek jaiak egin dituzte, guztietan gurasoen partaidetza handiarekin. 

Barikuan, Arrasaten 

Arrasate Herri Eskolakoek bariku arratsalde osoa hartu zuten ospakizunetarako. Guraso Elkarteak antolatuta, Biteri plazan egon ziren haur, irakasle eta gurasoak, eta tailerrak, jolasak, karaokea eta disko festa izan zituzten neska-mutikoek jolasean ibiltzeko. Nagusientzako jana eta edana egon zen.

 

Arrasate Herri Eskolako jaia, barikuan.

'Batukada' Aretxabaletan 

Aretxabaletako eskolakoek, ostera, gurago izan zuten zapatuan herri guztia burrundararekin esnatzea. Hala, guraso eta irakasleek osatutako batukada ibili zen herriko kaleetatik goizean. Eguerdian bazkaria egin zuten eta ostean jolasak izan zituzten txikienek.

Aretxabaletako guraso eta irakasleen batukada.

Eskoriatzakoen jaia 

Berezia ere, Luis Ezeizakoek egin zutena, jaialdian eskolaren abestia estreinatu baitzuten eta gurasoen aurrean abestu. Urte amaierako jaialdian, dantzatu eta kantatu ostean, magoa izan zuten ospakizunarekin jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak