Tramitatutako espedienteen % 45,9 (2.441) Bizkaiko kasuenak ziren; Gipuzkoakoak, 1.538, eta Arabakoak, 1.328.
Kasu gehienak lehenengo instantziako familia-epaitegietan hasi ziren, 1.995, zehazki; gero, ohiko epaitegi penaletan, 1.690; gai zibiletakoak izan ziren 792; administrazioarekiko auzi-prozesuak 259 izan ziren, eta atzerritartasun gaietakoak, 225.
Edozeinek eska dezake doako justizia zerbitzua, eta nahikoa baliabide ez dituela egiaztatu behar du. Tramiteen gaineko informazioa dago www.justizia.net/doako-justizia/aurrez-aurre webgunean.