GSR Debagoiena egoitzak 4 urte bete zituen zapatuan eta jaialdia egingo dute bihar

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko eka. 10a, 11:44

Laugarren urteurrena egin zuen zapatuan GSR Debagoiena egoitzak eta bertako egoiliarrentzako jaialdia antolatu dute. Bihar, martitzena, izango da eguna. Lehenengo ekintza 11:00etan izango da, eta olinpiadak egingo dituzte. Arratsaldean ere zer egin edukiko dute.

16:00etan txokolate-jana egingo dute eta, 17:00etan dantzaldia Gardokirekin. Dantza saioa irekia izango da, edonork har dezake parte. Eta, horrez gainera, goizeko olinpiadetako sari banaketa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak