Guztira 120 lagunek eman zioten bizitza obrari Aitor Biainen gidaritzapean, eta San Migel parrokiara hurbildutako ia 1.000 lagunen belarriek gustura entzun zuten Mozart-ek hil aurretik konposaturiko meza.
Zortzi hilabetez gogor lan egin ondoren, abesbatza eta orfeoiaren arteko elkar ulertzea erabatekoa izan zen eta pasarte bakoitzari beharrezko intentsitatea eta gozotasuna eman zizkioten.
Requiem-aren hurrengo geltokia Bergarako San Pedro eliza izango da ekainaren 29an, elizaren inaugurazio ekitaldian.