Kubako kontsulatu ibiltaria Oñatin izan da

Jagoba Domingo 2013ko eka. 9a, 15:50

Egun batez Kubako kontsulatua Oñatin egon zen. Atzo, Oñatiko gaztelekuan, Euskal Herrian bizi diren kubatarrek agiriak legeztatzeko eta beste tramite burokratiko batzuk egiteko aukera izan zuten. Bigarren urtez egin dute kontsulatu ibiltaria eta hori aprobetxatuz, topaketa egin zuten.

Oñatiko ACESMA elkarteak antolatu zuen topaketa, eta bertan, Madrilen Kubako kontsul nagusia, Malluly Diaz Medina eta Espainian bizi diren kubatarren elkarteen federazioko presidentea, Luis Perez egon ziren.

52 tramitazio inguru egin zituzten goizean zehar, eta Diaz-en esanetan, herritarrek asko eskertzen duten ekimena da, erakundeak herritarrengana hurbiltzeak gauzak asko errazten dituelako.

Tramiteak egiteko Madrilera joan beharrak gastu ekonomiko altua suposatzen du, eta askotan dokumentazioa okerrarekin joan direla esan zigun Diazek. Beraz zapatuan, Euskal Herriko kubatar asko aukera aprobetxatu eta Oñatira hurbildu ziren.

Agiriak alde batera utzi eta jaialdiari ekin zioten eguerdian. Kuba bihotzean lelopean, bazkari herrikoia eta beste hainbat ekintza egin zituzten.  Besteak beste, Kubako elkarte ezberdinen aurkeztu zituzten eta blokeoaren desagertzeaz eta egungo egoeraz hitz egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak