Berehala iritsi dira ertzainak eta suhiltzaileak, eta azkeneko hauek atera dituzte autoan zihoazenak. Adineko bi pertsona ziren, gizona eta emakumea. Suhiltzaileen laguntzarekin atera dira autotik, eta, euren laguntzarekin baita ere, baina beren kabuz, oinez, igo dira berriro errepidera. Anbulantzia ere bertaratu da, baina ez zuten ezer apartekorik. Sustoa bai galanta, eta gaitz-erdi, ibaiak daraman emariarekin autoa uretara iritsi ez denean.