Euskal hedabideen "etxea" zirriborratzen dihardu Tokikomek

Jon Berezibar 2013ko eka. 7a, 18:35

Tokikom elkartea, Hekimen, MU, Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera euskal hedabideen etorkizunari buruzko gogoeta egiten dabil. Tokiko zein nazional mailan, euskal hedabideen egoeraren diagnosia egiten dihardute orain urtebetetik. Euskal hedabideen "etxe" metaforiko baten barruan kokatzen dute hausnarketa eta lehen aurrerapena Udako Ikastaroetan aurkeztuko dute.

TOKIKOMek, euskal komunikabideen bateraguneak, euskal hedabideen etorkizunari buruzko gogoeta sakonean dihardu iaztik mintegi eta batzordeetan. Lantalde eragileko kideak dira argazkikoak: Mondragon Unibertsitatetik Aitor Zuberogoitia eta Eneko Bidegain, Hekimeneko ordezkari gisa Alberto Baranduaran, Tokikometik Mikel Irizar eta Joxe Rojas, eta Haritz Solupe, aurreko astean HUHEZIko Aretxabaletako fakultatean.

Euskal hedabideen egungo egoeratik jota, etorkizuneko joerak ikertu eta marraztuko dituzte hausnarketan, egitura funtzional batekin, eztabaida eragin eta sektoreko ikuspegiak adosteko. Hain zuzen, ekainen, Udako Ikastaroen baitan, lanaren aurrerapen bat emango da Kike Amonarrizek zuzenduko duen Hizkuntza normalizazioa eta hedabideak: etorkizuneko erronkak izeneko ikastaroan.

Urte hasieran TOKIKOMek Mondragon Unibertsitatearen Komunikazio adarrarekin hitzarmena sinatu zuen hainbat ikerketa eta landa lan egiteko eta bidelagun du euskal hedabideen Hekimen elkartea ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak