Basque Culinary Centerrek familiarteko sukaldaritza eta horren eragin onuragarria sustatzeko proiektua jarri du abian

Ander Larrañaga 2013ko eka. 6a, 16:15

Familiarteko sukaldaritzak betetzen duen funtsezko eginkizuna da proiektuaren abiapuntua, beti ere, osasuna, tokiko ekoizpena, iraunkortasuna, familiarteko loturak edo kultura soziala bezalako alorrak bermatuz. Elkarrekin eta, bereziki, familiartean sukaldatu eta jatearen garrantzia azpimarratzen du proiektuak. "Sukaldatu" da proiektuaren izena eta Ikastolen Elkartearen eskutik jarri da martxan, Eroskiren babesarekin; bide batez, ikastolek, familiek eta dendek esku hartzen dute hezkuntza-proiektu honetan.

Proiektuaren asmoa da euskal ikastoletako neska-mutilek kontzientzia hartzea sukaldaritzaren eta elikadura orekatuaren garrantziaz, baita familiek ere, hauek baitira ekimenaren motorra. Beraz, proiektuak hiru ardatz dituela esan genezake: ikastola, familia eta dendak edo supermerkatuak. Hauen bitartez, familiarteko sukaldaritzak eta elikadurak osasunean duten eraginaz kontzientziatu nahi du proiektuak.

Hasi da proiektua

Lehen urratsak eman ditu BCCren "Sukaldatu" kanpainak: Oñatiko Txantxiku eta Portugaleteko Astileku Ikastoletan eta ekainaren 4an, martitzenean, Elorrioko Txintxurri Ikastolan izango da.

Orain arte proiektua dastatu duten bi ikastoletan, 9 eta 11 bitarteko gaztetxoekin egin da ekimena: nutrizio-jarraibideei, elikatzeko ohitura osasungarriei eta bertako eta sasoiko produktuei buruzko azalpenak jaso dituzte, jakiak prestatzen lehen urratsak emateaz gain. Honez gain, Oñatiko Txantxiku ikastolan gurasoekin tailer bat egin zutela aipatzekoa da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak