Indautxuko Zen4 gimnasioan izandako erasoen kontra, kontzentrazioa egin dute Arrasateko herriko plazan

Ruben Cuesta 2013ko eka. 5a, 22:25

'Emakumeei erasorik ez! No a las agresiones a mujeres' pankartaren atzean egin dute agerraldia Arrasateko herriko plazan, 19:00etan. Ordu berean Oñatin ere elkartu dira, feminista sarekoek antolatutako kontzentrazioan.

Arrasateko Berdintasun saileko zinegotzi Maider Morrasek esan du "kasua oso latza" izan dela eta "icebergaren punta besterik ez" dela. "Kalera irten behar gara horrelakoak salatzeko", gaineratu du.

Gertaera

Epaileak kartzelara bidali du Juan Carlos Aguilar, gimnasioko irakaslea, Maureen Ada Otuya eta Jenny Sofia Rebollo hiltzea egotzita. Ada gaur, eguaztena, eguerdian hil da, Basurtoko Ospitalean, igandetik koman egon ondoren. Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak jakinarazi duenez, Ministerio Fiskalaren jarrera "argia eta irmoa" izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak