Eusko Jaurlaritzak kaleratu berri duen programaren helburua energia aurreztea da, izan ere, gaur egungo etxetresna elektronikoak eraginkorragoak dira zaharrak baino. Gainera, salmentei bultzada emango dio. Dirulaguntza 105 eurokoa izango da A++ marka badu eta 125 euro A+++ etiketa izanez gero. Hau da, energia gehien aurrezten duenari, gehiago ordainduko zaio.Hozkailu, garbigailu eta ontzi-garbigailuetan aplikatuko da.
Gainera, 200 euroko laguntza emango da galdara zahar bat, berri batengatik ordezkatzen bada. Bezeroentzat, aukera ona da hortaz. "Bezeroentzat aukera ona" dela azpimarratu du Igor Loitik (Almacenes Arrasate). "Jendea programa honen berri izan arte itxaroten egon da" gaineratu du.
Eusko Jaurlaritzatik aurreikusten dute 13.300 etxetresna elektroniko berritzea. Epeari dagokionez, irailaren 31an amaituko da, edo lehenago, aurrekontuko diru-hornidura agortzen bada.