Langabezia behera Debagoienean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko eka. 4a, 20:02

Maiatzean, 3.724 debagoiendar zeuden lan barik, aurreko hilean baino 51 gutxiago. Maiatzeko datua apirilekoa baino hobea da, beraz, baina ez hori bakarrik: 2013ko lehen bost hilabeteetako daturik onena da.

Debagoienean, 3.776 langabe (%12,67ko langabezia tasa) zeuden urtarrilean; 3.868 (%12,98), otsailean; 3.825 (%12,83), martxoan; 3.775 (%12,66), apirilean; eta 3.724 (%12,49), maiatzean. Langabeziari dagokionean, aurtengo urteak orain arte emandako daturik onena da, beraz, maiatzekoa.

Herriz herri

Herriz herri, langabe kopuruak behera egin du Aretxabaleta, Bergara, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatin; gora egin du Antzuolan eta Arrasaten; eta berdin mantendu da Elgetan. 

Antzuolan, 114 langabe zeuden maiatzean (%10,45); apirilean, 112 (%10,27).

Aretxabaletan, maiatzean, 340 (%10,06); apirilean, 344 (%10,17).

Arrasaten, maiatzean, 1.565 (%15,10); apirilean, 1.577 (%15,22).

Bergaran, maiatzean, 905 (%12,90); apirilean, 932 (%13,29).

Elgetan, maiatzean, 49 (%9,04); apirilean, 49 (%9,04).

Eskoriatzan, maiatzean, 230 (%11,29); apirilean, 236 (%11,59).

Leintz Gatzagan, maiatzean, 10 (%7,41); apirilean, 11 (%8,15).

Oñatin, maiatzean, 511 (%9,74); apirilean, 514 (%9,79).

Debagoienean, maiatzean, 3.724 (%12,49); apirilean, 3.775 (%12,66).

2013ko maiatzeko langabezia tasa 2012ko maiatzekoarekin alderatuz gero, baina, aurtengoa ordukoaren gainetik dago: egungo langabezia tasa %12,49koa da, eta ordukoa %11,02koa. 

Langabe gutxiago Hego Euskal Herrian ere 

Langabezia tasak behera egin du Hego Euskal Herrian ere: apirilean baino  1.630 langabe gutxiago zeuden maiatz amaieran, 231.403 guztira. Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan jaitsi da langabezia (Nafarroan, gehien), igo, aldiz, Bizkaian. Maiatzean, 28.161 langabe zeuden Araban, apirilean baino 162 gutxiago; Bizkaian, 100.188, apirilean baino 190 gehiago; Gipuzkoan, 49.869, apirilean baino 399 gutxiago; eta Nafarroan, 53.185, apirilean baino 1.259 gutxiago.

Langabezia tasak behera egiteko hilabetea izan ohi da maiatza, eta hala egin du aurten ere. Hala ere, iazko maiatzean handiagoa izan zen langabe kopuruaren beherakada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak