Bi autok elkar jo dute GI-627 errepidean, Bergaran, Epeleko biribilgunean eta, ondorioz, auto ilarak daude uneotan. Anbulantzia bat bertan da, pertsona bat artatzen, baina Ertzaintzatik adierazi digutenez, ez dirudi zaurituta dagoenik eta litekeena da ospitalera eraman beharrik ez izatea. Garabia noiz helduko zain daude, autoak erretiratzeko; bien bitartean, tentuz gidatzea gomendatzen da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.