Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak dioenez, Etxebizitza-eskatzaileen Erregistroari eta Babes Ofizialeko Etxebizitzak nahiz Araubide Autonomikoko Zuzkidura-bizitokiak Esleitzeko Prozedurei buruzko Agindua indarrean jarri zenetik (2013ko urtarrilaren 2an), etxebizitzen eskaera erosketa-araubidean edota alokairu-araubidean bakarrik egin daitezke, eta ez bietan batera, orain arte egin zitekeen bezala.
Era berean, etxebizitza eskatzailea erroldatuta dagoen eta/edo lan egiten duen udalerrian eskatzeaz gain, beste udalerri batean ere eska daiteke. Gainera, udalerriak, orain, eremu zabalago baten barruan kokatzen dira (eskaeraren eremu funtzionala).
Zalantzak izanez gero, ondoko kanal hauen bitartez jar zaitezkete Etxebiderekin harremanetan:
- Helbide elektronikoa: etxebide@ej-gv.es
- Webgunea: www.etxebide.euskadi.net
- 012 telefonoa: 8:00etatik 20:00etara
- Aurrez aurre, 9:00etatik 14:00etara, helbide hauetan:
o Araba: Ramiro Maeztu 10
o Bizkaia: Kale Nagusia 85 – 1. (etxebizitza)
o Gipuzkoa: Andia 13