Debagoieneko 350 bat ikasle jolas eta joko tradizionalen topaketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2013ko eka. 3a, 12:29

Barikuan bailarako zortzi eskola publikok Debagoieneko XII. Jolas eta Joko Tradizionalen Topaketa egin zuten Bergaran

Aramaio, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oñati, Arrasate, Antzuola, Bergara eta Elgetako Herri Eskoletako 4. mailako ikasleek egun osoa eman zuten elkarrekin. Debagoieneko XII. Jolas eta Joko Tradizionalen topaketa egin zuten. Urteroko hitzordua da, eta aurten 350 bat ikasle elkartu dira elkar ezagutu eta joko tradizionalen bueltan egun pasa egiteko. Giro polita sortu zela esan dute arduradunek.

Bergaran egin zuten topaketa, eta eguraldi txarra egin zuenez jokoak Labegaraietan egin zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak