Debagoiendarrak pozik Realaren denboraldiarekin

Xabier Urtzelai 2013ko ekainaren 3a

Hamarkada baten ostean —eta tartean Bigarren Mailara jaitsita— Reala Txapeldunen Ligara bueltatuko da, BBVA Ligan laugarren sailkatu ostean. Gaur kalera irten gara debagoiendarrak zapatuko partidua eta saria zelan bizi zuten jakiteko (Azaleko argazkia: Aritz Gordo).

Zapatuan, bihotz txuri-urdinek gogotik sufritu behar izan zuten, Deportivok garesti saldu duelako garaipena (0-1, Griezmman). Horrekin batera, zaleek Sevillako aurrelari Negredo ez dute tarte batean ahaztuko, hark Valentziari egindako golak (lau) ezinbestekoak izan direlako sailkapenean Valentziari aurre hartzek.

Txanponaren bi aurpegiak, liga oso bat azken minutuetan jokoan. Halaxe egon ziren Deportivo eta Reala Riazorren. Realak ez zuen bere esku Txapeldunen Ligara sailkatzea, baina Sevillak mesede galanta egin dio Realari, Valentzia mendean hartuta. Horrekin batera, baina, Realak garaipena behar zuen, bai ala bai, eta aurrean zegoen Deportivok asko zuen jokoan, mailari eustea. Joko handiko partidua izan barik, tentsio, emozio eta sufrimendu handiko norgehiagokan Realak jakin zuen Griezmmanek lortutako errentari eusten. Hala, datorren urtean Montanierren taldea izan dena Europako onenen artean lehiatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak