Gizonezko bat atxilotu dute gasolindegi bateko langilea erasotu ondoren

Leire Kortabarria 2013ko eka. 1a, 15:36

Gizonezko bat, 29 urtekoa, atxilotu dute gaur goizaldean Aretxabaletan, Arrasateko gasolindegi baten lapurretan egin eta bertako langilea zauritu ondoren.

Ertzaintzak informatu duenez, gaueko hamabiak eta erdietan izan zen erasoa. Gizonezkoa lur-orotariko ibilgailu baten joan zen gasolindegira, eta han zegoen langile bakarra pistola batekin mehatxatu du eta dirua emateko agindu dio. Langileak ezetz esan eta borrokan egin dute, eta azkenean erasotzaileak langileari kolpea eman dio buruan armarekin. Borrokaldian, ibilgailuaren leiho bat apurtu egin da. Gero, ihes egin du erasotzaileak ibilgailuarekin.

Langileak ebakiak eta kolpeak zituen buruan eta anbulantzia batek bertan atenditu du, eta gero Debagoieneko Ospitalera eroan du.

Ertzaintzak errepidean kontrolak ipini ditu eta ikertzen hasi da. Erasoa gertatu eta ordu betera, Ertzaintzaren patruila batek Aretxabaletan aparkatuta topatu du ibilgailua. Handik gutxira erasotzailea atzeman dute eta hark leporatutakoa onartu egin du. Bere esanetan, pistola ez zen benetakoa, eta gero errekara bota du. Ertzaintza armaren bila dabil orain. Erasotzailea lehendik ere atxilotuta egondakoa zen, eta Bergarako Ertzaindegian egon da epailearen aurrera eroan arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak