Urologia jardunaldiak eskualdeko ospitalean

Imanol Gallego 2013ko mai. 31a, 19:36

Estatu osoko urologoak elkartuko dira gaur Debagoieneko Ospitalean. Eraikin berrian egokitu den aretoan informazioa zabaldu, eztabaidatu eta ezagutza elkartrukatu da. Aurten gainera, prostatektomia erradikalak sor ditzakeen konplikazioei buruz mintzatu dira.

Lehenengo orduak tentetzearen disfuntzioaren inguruko konplikazioak konpontzeko kirurgiei buruz hitz egin dute. Kirurgia hauek gainera ospitalean bertan egin dira eta streaming bitartez jarraitu dituzte aretoan. Jardunaldietan argi geratu den moduan, jardunaldietarako ez ezik mota honetako ebakuntzetarako prest dagoen ospitalea da Arrasatekoa.

Juan Manuel Sanz, Ospitaleko zuzendari medikuak esan moduan,  "jardunaldi hauek eraikin berriarekin egindako apustua indartzen dute". Bide beretik Javier Extramiana Euskadiko Urologia Elkarteko presidenteak eta Debagoienako Ospitaleko urologia zerbitzuburuak adierazi bezala "ospitalean erkidegoko instalazio onenak ditugu".

Bazkaldu ostean, arratsaldean, bigarren zatiari ekin diote. Jardunaldiaren bigarren zati honetan adituak inkontinentzia arazoak konpontzeko irtenbideez hitz egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak