Haurrentzako arkitektura-tailerra ekainaren 8an

Jone Albeniz 2013ko mai. 29a, 20:19

Bigarren urtez, Donostiako Maushaus taldeak 6 eta 10 urte bitarteko haurrentzako tailer didaktikoa emango du ekainaren 8an Arantzazun, 10:00etatik 13:30era.

Arantzazu Gaur Fundazioak, Jorge Oteiza Fundazio-Museoarekin elkarlanean, ekainaren 8rako etxeko txikienentzako arkitektura tailerra antolatu du. Bigarren urtez, Arantzazuko basilikako arkitektura eta eraikuntza hobeto ezagutzeko helburuarekin 6 eta 10 urteko haurrei zuzendutako tailerra egingo da. Tailer honen helburu nagusietako bat, basilikako arkitekturan parte hartu zuten Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz edo Xabier Álvarez de Eulate arkitektoen lanak aztertzea izango da. 

Nondik-norakoa

Bisita 10:00etan hasiko da Arantzazuko basilikaren bisita gidatu batekin. Basilikak osatzen duten elementu garrantzitsu edo nagusiak identifikatu ostean, lanarekin jarraitzeko, Gandiaga topagunea zentro kulturalera joango dira. Bertan, hiru taldetan banatuko dira; arkitektoak, eskultoreak eta  margolariak. Taldetan banatu ostean, Arantzazuko basilika egiteko talde lan bakoitzaren prozesua ezagutuko dute. Haurrek, interpretazio-maketa bat eginez amaituko dute tailerra.

Tailer honetan parte hartzeko arantzazugaur@arantzazu.org helbidera idatzi edo 943 716 575/639 051 931 telefonora deitu. Parte hartzaile bakoitzak 3 euro ordaindu beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak