Gaurtik aurrera, 'Huhezinema 2013' saio berria Goiena telebistan

Ander Larrañaga 2013ko mai. 28a, 17:32

MUko Huhezi fakultateko 3 eta 4.mailetako ikasleen ikus-entzunezkoak eta hauen atzean dagoen lan guztia ikusi ahal izango da, martitzenetan,  21:30ean, 'Huhezinema 2013' izeneko programa berrian.

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia Huhezi fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) Komunikazio gunean sortu zen 2008. urtean. Aurten seigarren aldiz ospatu da jaialdia eta ikasleen lehiaketan parte hartu zuten lanak ikusi ahal izango dira gaurtik aurrera, Goiena telebistan.

Ikasleen lanak

Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten dabiltzan hiru eta laugarren mailetako ikasleek, taldetan banatuta, euren lanak aurkeztu zituzten lehiaketara; hirugarren mailakoek dokumentalak aurkeztu zituzten eta laugarrenekoek fikziozko film laburrak eta bideoklipak. Bada, dokumental eta fikziozko film labur bakoitzarekin, saio bat eskainiko dizuegu telebistan, eta bideoklip guztiak batuko dituen beste saio bat ere ekoiztuko dugu.

Saio horietako bakoitzean, dokumentalean edo fikziozko film laburrean lanean ibili diren taldekideekin egongo gara. Euren lana nola egin duten kontatuko digute, zein zailtasun izan dituzten lana aurrera eramateko eta zer den ikus-entzunezkoen munduan gehien gustatzen zaiena. Egileak gertutik ezagutu ostean, euren lana proiektatuko dugu Huhezinema 2013 saioan.

Gaurko saioan

Gaur, martitzena, hirugarren mailako ikasle talde batek egindako 0-0 izenburuko dokumentalarekin estreinatuko dugu saioa. Bertan, epaile baten eguneroko bizitzan oinarrituta, objektibotasuna lantzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak