Debarroko finala irabazi dute Markel Moron eta Josu Egia arrasatearrek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2013ko maiatzaren 26a

Zapatuan jokatu zituzten Debarroko pilota txapelketako finalak. Hiru maila izan du txapelketak: kadeteak, gazteak eta nagusiak. Kadete eta nagusien mailan Arrasateko pilotariek finala jokatu zuten, eta gazteen mailan bergararrek jokatu zuten finala. Bada, kadete mailako pilotariek bakarrik jantzi dute txapela.

Markel Moron, bikain

Kadete mailan Markel Moron eta Josu Egia pilotariek Debako bikotearen aurka 22-9 irabazi zuten. Partidu ona jokatu zuen Arrasateko bikoteak, nabarmentzekoa da Markel Moronek egin zuen lana. Hasieratik jarri ziren markagailuan aurretik eta ez zuten arazorik izan finala irabazteko. Behin kadeteen finala amaituta gazte mailako finala hasi zuten Elgoibarren.

Soraluzek irabazi zuen

Gazteen mailan Soraluzeko bikoteak 22-18 irabazi zion Bergarako Ander Aristi eta Dani Diez bikoteari. Soraluzeko Santamaria pilotariak partidu oso ona egin zuen; etorkizunean pilotari ona izan daitekeela erakutsi zuen zapatuan Elgoibarren.


Nagusien mailan, Soraluzeko bikoteak 22-7 irabazi zuen Arrasateko Haritz Zuazua eta Ibai Bolinaga bikotearen aurka. Soraluzeko Andreu izan zen onena; Arrasateko Bolinagak eskuetako arazoak izan zituen zapatuko partiduan zehar eta ez zuen ondo jokatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak