Laudioko emakumearen hilketa salatu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko mai. 25a, 11:23

Elkarretaratzea egin zuten iluntzean Arrasateko plazan Amagoia Elezkano ustez bikotekideak hil duen gaztearen gertaera salatzeko. Oñatin ere elkarretaratzea egin zuten.

"Erasoen aurrean erantzun egin behar delako eta ez ixilik geratu", elkarretaratzeak egin zituzten atzo iluntzean Arrasaten eta Oñatin. Arrasaten, Arrasateko emakumeenganako indarkeriaren aurkako platarformak, tratu egokiaren aldeko Bai horixe taldeak eta Emakume Txokoak egindako deialdiari erantzunez batu ziren Herriko Plazan. Oñatin, berriz, Andraitzek eta Oñatiko Emakume Asanbladak egindakoari eranzun zioten zenbait herritarrek.

Biek ala biek, astelehen goizaldean Laudion ustez bikotekideak hil zuen Amagoia Elezkano 26 urteko gaztearen hilketa salatu zuten. Ertzaintzak 05:30 aldera jaso zuen hilketaren abisua, gizonezkoaren arrebak deituta. Zenbait iturriren arabera, gizonak berak ohartarazi zuen arreba. Laudioko Urumea kaleko 4. zenbakian gertatu zen erasoa, eta Poliziak etxebizitzara joan zirenerako hilik zen andrea. Labana batez egin zioten eraso. Atxilotuak 49 urte dauzka.

Etxean bertan zegoen gizonezkoa, eta han atzeman zuten ertzainek. Emakumea hiltzeko erabilitako labana ere bertan topatu zuten. Gainera, haur txiki bat ere aurkitu zuten etxean, onik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak