Manifestazioarekin eman diote amaiera metaleko greba egunari

Monika Belastegi Aranzabal 2013ko mai. 24a, 22:56

LAB sindikatuak deitutako manifestazioa izan da, eskualde mailakoa, eta Hitzarmenaren alde metalgintza borrokan lelopean zeharkatu ditu Bergarako kaleak. Sindikatuko ordezkariak pozik azaldu dira grebak Debagoienean izan duen erantzunarekin.

ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, greba eguna izan da gaurkoa Gipuzkoako metalgintzan eta mobilizazioak ere egin dituzte, baina nork bere aldetik. Debagoienari dagokionez, mobilizazio bakarra izan da, LAB sindikatuak gaur iluntzean Bergaran egin duen eskualde mailako manifestazioa, hain zuzen.

LABeko eskuladeko metaleko arduradunaren, Ander Gallegoren esanetan, metalgintzako Debagoieneko enpresa handi gehienetako langileek, eta txikietakoek ere, bat egin dute gaur grebarekin; eta ondorioz, "oso balorazio positiboa" egin du.

Patxi Zubizarreta ELAko metaleko arduradunak ere grebaren balorazio positiboa egiten du. Bere esanetan  Debagoienean enpresa handietan jarraipena ia erabatekoa izan da.

Mobilizazio gehiago ekainean

Atzo, besteakde, ELAk Araba, Bizkai era Gipuzkoarako ”astebeteko mobilizazio eta grebara” deitu zuen ekainerako. LABek bere aldetik, euren proposamena ere badutela aurreratu du eskualdeko metaleko arduradun Gallegok: "Adegik jarrera aldatu ezean borrokan jarraitu behar dugu. Hilaren 30eko greba orokorraren ondoren adostu nahi dugu gure proposamena gainerako sindikatuekin bai Gipuzkoan, bai Erkidego osoan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak