Aurtengo edizioan 521 korrikalarik hartuko dute parte; eta hogei izango dira ibarrekoak. Tartean Oihana Kortazar.
Iaz asko sufritu zuten denek egin zuen eguraldi kaskarrarekin, eta aurten badirudi hobea egingo duela.
Mendi-laserketak gogoko dituztenek aukera paregabea dute domekan; maila goreneko proba batekin gozatzeko aukera dute. Gainera, ibarreko 20 ordezkari han izanda, seguru giroa ederra egongo dela. Ea eguraldiak laguntzen duen. Haitzean gora eta behera lasterka egin eta denbora onak egiteko garrantzitsua baita. Badirudi baietz.