Domekan, hilaren 25ean jokatuko dira Debarroko Pilota Txapelketako finalak

Guren Zumalde 2013ko mai. 24a, 16:48

Debarroko Pilota Txapelketako finalak zapatuan, hilaren 25ean, jokatuko dira. Arrasate eta Bergarako ordezkariek Elgoibarren jokatuko dute, 16:30ean hasita.

Debagoieneko eta Debabarreneko pilota-txapelketako finalak bihar, zapatua, izango dira; han izango dira Arrasateko eta Bergarako ordezkariak.

Kadeteetan, Debakoen aurka aritu beharko dute arrasatearrek,  Josu Egiak, Josu Zezeagak eta Markel Moronek. Azken horrek, gainera, dakien moduan jokatzen badu, iaz lortutako garaipena errepikatu dezake. Gazteen mailan, Ander Aristi eta Dani Diez bergararrek jokatuko dute; frontoian Soraluzekoei egin beharko diete aurre. Nagusien mailan, Arrasateko pilotariak iritsi dira finalera, Haritz Zuazua eta Ibai Bolinaga; horiek ere soraluzetarrekin lehiatu beharko dute.

Ikusi egin beharko da,  nolako maila ematen eta, mailaz maila, zer emaitza lortzen duten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak